Asti Lekuko Batxilergoko ikasleen Agur Ekitaldia


Gaur oso egun berezia izan da Asti Lekuko ikasle nagusientzat euren bizitzaren etapa garrantzitsu bati agur esan eta beste bati ongi etorria eman diotelako.
Batxilergoko bigarren mailako ikasleek ikastolako irakasle eta langileekin bazkaldu ondoren Asti Lekuko Agur Ekitaldian parte hartu dute euren familiekin batera. Hitzaldiak entzun eta orlak banatutakoan mokadu berezia zeukaten zain, ikasleen ibilbide osoa ikastolan sartu zirenetik hona, argazki eta bideotan aurkeztuta.
Batzuk 2 urterekin sartu ziren, beste batzuk geroago, baina guzti-guztientzat oso egun berezia izan da gaurkoa.
Asti Leku osatzen dugun guztion izenean ZORTE ON HASTEAR DUZUEN ETAPA BERRIAN ETA LASTER ARTE!

Ekitaldiko argazkiak HEMEN

BIDEOA

ARGAZKI BILDUMA

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.