Asteazkenean, Asti Lekuko BAL proiektuaren baitan, batxilergoko 1. mailako 6 ikasle Erandioko ertzain-etxera joan ziren, Forensic Science proiektuaren jarduera batean parte hartzera.
Forensic Science nazioarteko ikerketako hezkuntza-proiektua da, Ertzaintzak laguntzen duena eta Euskadiko 17 ikastetxek parte hartzen dutena.
Joan den urrian, zenbait ikasle Leioako Artaza Jauregian egon ziren Leonardo da Vinciren koadro baten ustezko lapurretari buruzko begi-ikuskapena egiten.
Ikusi albistea irudian sakatuz
Forensic Science STEAM metodologian oinarrituta dago (ingelesezko sigletan). Metodologia hori bat dator Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Arteak eta Matematika irakasgaiekin, eta diziplina zientifiko guztien ikaskuntza integratuan eta horien erabilera bateratuan datza. Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziaren eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren laguntza eta inplikazioa du.