Aste honetan, Batxilergoko 1. mailako ikasleei zuzendutako orientazio akademikoko hitzaldiak egiten jarraitzen dugu ikastolan, Asti Lekuko BAL proiektuaren barruan.
Zehazki, Zuzenbidea, Osasuna eta Hezkuntza izan dira egunotan landu diren arloak.
Horietan, beti bezala, ikasleek lehen eskuko informazioa jaso dute esparru akademiko eta lan-esparru horiekin zerikusia duten profesional eta unibertsitateko ikasleengandik, eta, horrez gain, zalantzak eta kezkak partekatzeko aukera ere izan dute.