Asti Lekuko BAL proiektuaren aurkezpenak


Astelehenean, egun osoan zehar, Batxilergoko 2. mailako ikasleek BAL proiektuaren aurkezpenak egin zituzten.
Batxilergoko bigarren mailako ikasleek etapa honetako bi ikasturteetan zehar garatutako BAL proiektuaren aurkezpenak ikastolako irakasle eta arlo ezberdinetako profesionalek osatutako epaimahai baten aurrean egin zituzten. Etapa honetan zehar, unibertsitateko ikasketen inguruan jasotako prestakuntza eta argibideek lagunduta, eurek egindako hausnarketa, ahalegin eta lanaren emaitzak erakusteko aukera daukate neska-mutil gazte hauek.
Proiektu honi ematen zaion kalifikazioa kontuan izango da ikaslearen nota finalean, beste ikasgai bat balitz bezala.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.