Asti Lekuko aurtengo inauteriak, ezberdinak, baina beti bezain alai eta koloretsuak


Ohitura denez, gaur, hilak 12, Asti Lekuko inauteriak ospatu ditugu; aurtengoak, pandemiak baldintzatuta, desberdinak izan diren arren, primeran pasatu dugu.

Oraingoan, aurrekoetan ez bezala, denok batera ospatu, abestu eta dantzatu beharrean, taldeka garatu dira ospakizunak eta ezin izan da gurasorik gonbidatu ikuskizuna ikustera.

Hala eta guztiz ere, HH eta LHko ikasle, begirale eta irakasleak mozorroturik etorri dira eta gaurko eguna hasiera-hasieratik jai giroan murgilduta bizi izan dute, txokolatada eta guzti.

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.