Asti Lekuko ateak, zabalik


Asti Lekuko ateak, zabalik
Asti Lekuk ikastolako eta haur eskolako ateak zabalik dauzka nahi duenari bisitatu eta egunerokoan ezagutzera etortzeko aukera emanik.
Urtarrilaren 7tik gure proiektua ezagutu nahi duten familiak ikastolaren egunerokoa ezagutzera etor daitezke. Ikastola asteazkenetan (10:00-11:30) eta ostiraletan (14:00-15:30) bisitatu daiteke eta haur eskola astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 16:00etara.
Ikastolara etortzeko telefonoz abisatu behar da aurretiaz. Haur eskolan, ordea, edozein momentutan sar daiteke, txirrina jo, besterik ez da behar.
Ongi etorri!
Horrez gain, Asti Lekuren webgunea bisitatzera ere gonbidatzen ditugu familiak.

Sakatu irudiaren gainean

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.