Abenduaren 5ean 8 urte beteko dira AstiBerri Asti Lekuko albiste-buletina indarrean jarri genuenetik. Hasierako helburua barne-komunikazioa hobetzea bazen ere, handik gutxira, Educamos plataforma iristearekin batera familientzat ere hasi ginen argitaratzen.
AstiBerriren bitartez, ikastolan bertan sortutako albisteak zein inguruko albiste interesgarriak -kultura, aisialdia edo kirol arloetakoak- helarazten dizkizuegu ostiralero.
Hasiera-hasieratik oso harrera ona izan zuen ikastolako albiste-buletin honek, eta orain mila eta berrehun pertsona baino gehiagok jarraitzen digute astero. Horregatik, gaur, gure zortzigarren urtebetetzea dela baliatuz, eskerrak eman nahi dizkizuegu ibilbide honetan laguntzen diguzuen guztioi, eta, bide batez, gonbidatu nahi zaituztegu goian aipatutako arloetako albiste interesgarririk baldin baduzue, gurekin partekatzera.
Bidali ahal dituzue astiberri@astileku.eus helbidera.
Eskerrik asko!
Mila esker!