Asti Lekuk Agate deunari

Asti Lekuk Agate deunari abestu zion astelehenean


Asti Lekuk Agate deunari abestu zion astelehenean
Aurreko astean aurreratu genizuenez gero, astelehenean, otsailak 4, Asti Lekukoek Agate deunari abestu zioten, hain zuzen ere HH eta LHko ikasleek.
Hauek geletatik irten eta goizean zehar santa eskean ibili ziren zenbait tokitatik: ikastolan bertan -HH eta LHko eraikinetan- zein kanpoan, eguraldia lagun.
Kanpora irten zirenetako batzuk Aspaldiko zahar-etxeraino joan ziren bertan dauden zaharren aurrean kantatzera eta beste batzuk Portugaleteko kaleetan barrena mugitu ziren, nagusien taldeak Alde Zaharreraino heldu zirelarik.
Hona hemen honen lekuko diren argazkiak eta bideoak. Sakatu argazkian.

Asti Lekuk Agate deunari

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.