Asti Leku, EXPERT School Label lortu duen Bizkaiko 1. ikastetxea 1


Asti Lekuk Europan antolatzen den Stem school labeleko hiru mailetatik altuena lortu du, hau da, “EXPERT” mailako zigilua.

Aipatzekoa da Bizkaian ziurtagiri hau duen ikastetxe bakarra garela, Euskal Herrian 2k besterik ez dutela, Espainian 4k eta Europan oso gutxik. Hori gutxi balitz, munduan lehenak izan gara egun berean 3 mailak lortzen.

Gainera, STEM proiektu guztia egiteko 2-4 urte behar izaten dira. Guk urte bat baino gutxiago behar izan dugu. Honek guztiak erakusten du ikastolan ondo eta asko lan egiten dugula. Zorionak guztioi!

 

Oso lan korala izan den arren, gure lankide Joseba Olibaresi egindako lan bikaina aitortu behar diogu; ikastolako STEM lan guztiak (zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika arloetakoak) biltzen eta aztertzen aritu da, beharrezko informazio guztia – ingelesera itzulita – Europako erakundeak eskatutako txostenean sartzeko. Zorionak eta eskerrik asko!

STEM School Label zigiluaren helburua da Europako gazteek STEM ikasgaietan duten interesa eta trebetasunak sustatzeko prozesu batean ikastetxeak gidatzea, eta, horretarako, STEM estrategia bat garatzeko beharrezko tresnak ematea ikastetxe-mailan, ikasleak, irakasleak eta beste eragile batzuk STEM jardueretan inplikatzeko.

Stem School Labelek autoebaluaziorako tresna bat eskaintzen du, STEM zentro bat definitzen duten irizpide batzuen arabera. Autoebaluazio-formularioaren bidez, hobekuntza-arloak identifikatzen dira, eta ekintza-plan bat eta hura gauzatzeko baliabideak ematen dira.
STEM ikastetxe baten funtsezko elementuak eta irizpideak

STEM ikastetxetzat hartzen da STEM estrategia argia duen oro, 7 funtsezko elementu eta guztira 21 irizpide dituena. Hona hemen 21 irizpideen zerrenda osoa: https://www.stemschoollabel.eu/criteria

STEM hezkuntzak jakintzagai zientifiko-teknikoak diziplinarteko esparru bakar batean integratzea eta garatzea sustatzen du. Ikaskuntza-prozesuaren zeharkakotasuna bermatzea helburu duen ikuspegi didaktiko bat planteatzen du, gizabanakoen garapen integralerako ezinbestekotzat jotzen diren diziplinen bidez, egungo testuinguru lokalean eta globalean, zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikako irakasgaiak barne (Science, Technology, Engineering eta Mathematics, ingelesezko sigletan).


Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

One thought on “Asti Leku, EXPERT School Label lortu duen Bizkaiko 1. ikastetxea