Asti Leku, munduari irekia dagoen ikastola


Asti Leku, munduari irekia dagoen ikastola
Otsailaren bukaeratik martxoaren bukaerara bitartean lau ikasle-truke garatzen ari dira Asti Lekun, lehenengo hiruhilekoan egindakoen bueltakoak direnak, Norvergiakoa izan ezik.
Europako zenbait herritako ikasleekin antolatu ditugun truke hauetan DBHko 2. eta 3. eta batxilergoko 1. mailako ikasleak ari dira parte hartzen.
Otsailaren bukaeran Asti Lekuko DBHko 2. mailako 13 ikasle Trevisora (Italia) joan ziren, Mª Luisa Bengoetxea eta Eider Urrutia irakasleekin batera. Bertan, besteak beste, Verona eta Venezia bisitatu zituzten.
Martxoaren 7tik 14ra bitartean Norvegiarrak egon dira gurean, hain zuzen ere, batxilergoko 1. mailako 23 ikasle, euren gaztelaniako bi irakaslek lagunduta. Ekainean gure ikasleak Bergenera joango dira bisita itzultzera.
Atzo, hilak 14, DBHko 3. mailako talde bat irten zen Alemaniarantz Saray de Casas eta Olaia Moreno irakasleekin.
Martxoaren 20an Normandiara doaz batxilergoko 1. mailakoak, Javi Martín eta Leire Elexperekin.


 




 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.