mendi taldea

Asti Leku Mendi Taldekoek denboraldiaren bukaera ospatu zuten pasa den igandean


Pasa den igandean, maiatzak 21, gure mendizaleek denboraldiko azken irteera egin zuten Munarrikolandara eta ohitura denez argazki ederrak eta egunaren kronika bidali dizkigute: “Urko kiroldegitik abiatu ginen 255 metroko garaiera duen mendi honen tontorrerantz. Bidean Burdin gerrikoaren aztarnak ikusi genituen eta gazteenak ederto pasatu zuten gailurreko bunkerrean. Indarrak berreskuratutakoan Sopelako Udaletxeko plazara jaitsi ginen Federazioak antolatutako jaian parte hartzera: rokodromoa, slakline, orientazio probak… eta bukatzeko mendi irteeretako argazki txapelketako irabazleei sariak banatu zitzaizkien”.

 

 

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.