Asti Leku Berrikuntza Behatokiak urte bat bete du


Pasa den urteko urtarrilean Asti Lekuko Berrikuntza Behatokia sortu zen, gure hezkuntza komunitatearen barruan zein Hezkuntza komunitate zabalean dauden errealitate, ekimen, proiektu eta praktika onak jaso, aztertu eta orokortzeko helburuarekin, baita geure berrikuntza proposamenak komentatzeko eta, dagokionean, gure ikastolan bideratzeko ere.
Orain, urtebete pasatu eta gero, egindako lana ezagutaraztearekin batera gonbita zabaldu diete lankideei haien praktika onak partekatzeko.
Berrikuntza Behatokian argi daukate ikastolan hainbat ekintza baliagarri egiten ditugula, batzuetan agian konturatu gabe, eta honexeri dago lotuta talde honen bigarren helburua: ikastolako praktika onez ohartzea, gure artean partekatzea eta indartzea.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.