Asteazkenean, Asti Lekuko ikasleek koplak abestu zizkioten Agate Deunari


Otsailaren 4an, Santa Ageda bezperan, Asti lekuko ikasleak geletatik atera ziren koplak abestera.

Lehenak LH5-6ko ikasleak izan ziren, eta euren eskariak zeramatzaten bertso batzuk abestu zizkioten zuzendariari. Bukatutakoan, LHko 3. eta 4. mailakoak bezala, Portugaleteko kaleetan zehar kantatzera irten ziren.
11:00etan, LH1 eta LH2koak Aspaldiko zahar-etxera joan ziren abestera, baina irten baino lehen LHko atondoan ere kantatu zuten.

Jarraian, HHko ikasle guztiak LHko eraikinera joan eta bertan kantaldi ederra eskaini zuten, euren eraikinean ere abestu zutelarik.

DBHko ikasleak, LH1-2koak bezala, pertsona zaharren aurrean abestera joan ziren, hain zuzen ere San Juan Bautista Asilora. Bertan bizi direnek bihotz-bihotzez eskertzen digute beti urteroko bisita hau.

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.