Astearte honetan Lehen Hezkuntzako 6. mailako A eta B geletako ikasleak Sopuerta Abenturara joan dira eta egun zoragarria pasatu dute zuhaitz eta tirolinen artean.
Irteera hau aurreko ikasturtearen bukaeran egin beharrekoa zen baina programatutako egunean oso eguraldi txarra egin zuenez, bertan behera utzi behar izan zuten. Aste honetan, eguraldiak laguntzen zuela baliatuz, irteera berreskuratu dute, eta esan digutenaren arabera, ederki aprobetxatu dute.
Parkeak 10 zirkuitu ditu zuhaitzetan, 32.000 metro karratu baino gehiagoko azaleran banatuta, 100 abentura edo erronka baino gehiago proposatzen dituztenak, non parte-hartzaileek beren arintasuna eta oreka proban jarriz gozatzen duten.
41 TIROLINEZ gain, ibilbideek gainditu beharreko beste erronka edo joko batzuk dituzte.