Asteartean, DBH4ko ikasleek dagokien txertoa jaso zuten ikastolan


Asteartean, hilak 24, DBHko 4. mailako ikasleek, Euskadiko txertaketa-egutegian jasota dagoen bezala, 16 urtekoei dagokien txertoa jaso zuten ikastolan. Txertoak berrikuntzak dakartza aurten.

Izan ere, 2026. urterako, Osasun Sailak eguneratu egin du, 16 urteko nerabeentzat aldaketa garrantzitsua sartuta. Urte honetatik aurrera, injekzio bakarra ematen da, txerto konbinatua dena:

  • Tpa txertoa: tetanos-difteriaren (Td) txerto zaharra ordezkatzen du. Bertsio berri honek hauen aurkako errefortzua dakar:
    • Tetanosa
    • Difteria
  • Kukutxeztula: hau da 2026ko nobedade nagusia, azken urteetan detektatutako kasuen gorakada geldiarazteko gehitu dena.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.