Astearte honetan, hilak 14, Bilboko Ingeniaritza Eskolako eta EHUri atxikita dagoen Elgoibarko IMH Campuseko Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolako profesionalek euren graduen aurkezpena egin zuten Asti Lekun, batxilergoko ikasle eta gurasoei zuzendutakoa.
Graduen aurkezpenaz gain, orientazio-hitzaldia ere eman zieten bertaratutakoei, bai eta zalantzak argitu ere.