Asteartean 2. futbol-entrenamendua izan dute Asti lekuko neskek


Pasa den asteartean, ekainak 15, LHko neska batzuek parte hartu zuten Asti Lekuk nesken futbola bultzatzeko antolatutako bigarren futbol-entrenamendu berezian.
 
Oraingo honetan Portugaleteko Los Llanos futbol zelaian egin dute, eta badirudi belarrean entrenatzeko sentsazioak asko gustatu zaizkiela.
 
Bi saio berezi hauen balorazioa oso positibotzat jo dute kirol koordinatzaileak eta entrenatzaileek eta ilusio handia dute datorren ikasturteari begira.
 

Aurrera Asti Lekuko neska futbolariak!! Ea lortzen dugun 2022-2023 ikasturtean nesken futbol taldeak izatea!

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.