Arraun saioak Asti Lekun San Nikolas Eskolarekin


Arraun saioak Asti Lekun San Nikolas Arraun Eskolarekin
Aurreko asteartean DBHko 3. eta 4. mailako ikasleek eta batxilergokoek ikastolatik irten gabe estropada birtual batean parte hartzeko aukera izan zuten.
Ekintza DBHko gimnasioa burutu zen Portugaleteko San Nikolas Arraun Eskolari esker, haiek ipini baitzituzten baliabide guztiak, teknikariak zein simulagailua eta ergometroak.
Ikasleak, denak emanda, launaka lehiatu ziren, ergometroan arraun egin bitartean simulagailuaren pantailan norberaren ibilbidea ikusi ahal zutelarik.
Guztiek, neskek zein mutilek, ederto pasatu zutela esan zuten eta oso balorazio ona eman zioten jarduerari.
Gure eskerrik beroenak luzatu nahi dizkiegu San Nikolas Arraun Eskolakoei Asti Lekuko ikasleekin beti egiten duten borondatezko lan bikainagatik, bai ikastolan bertan, oraingoan bezala, bai euren instalazioetara joaten garenean ere. Mila esker!
Sakatu irudiaren gainean

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.