Aritz Aguiarrek Segurtasun Sailaren merito-domina jaso du


Aritz Aguiarrek Segurtasun Sailaren merito-domina jaso du
Asti Lekuko ikasle ohia den Aritz Aguiarrek Segurtasun Sailak emandako larrialdietako eta babes zibileko merezimenduaren bereizgarri berdeko hirugarren domina jaso zuen otsailean.
Joan den ekainaren 15ean Aritz Aguiarrek (Sestao) gizonezko bat Abatxoloko geltokian (Bilboko Metroan) trenbidera jaustea eragotzi zuen, nasako segurtasun-lerroa gainditu ondoren bere burua konboiari botatzeko asmotan zegoela.
Une horretan, Aritz, egoera ikusita, korrika hurbildu zen nasaren beste muturretik gizonezkoa zegoen lekuraino, eta bi besoekin tinko helduta atzera eginarazi zion, ertzetik aldentzeko asmo argiarekin.

Aritz Aguiar

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.