Amaia Ballesterosek diseinatutako erakusketa


Amaia Ballesteros Asti Lekuko ikasle ohiak berak diseinatutako erakusketa ikustera gonbidatzen gaitu.  “Ikusiago, Ikasiago. Videre Discere Est” du izena eta Medikuntza, Anatomia, Botanika eta Zoologiaren inguruko aintzineko  200 ilustrazio biltzen ditu. Irudiak XVI-XIX mendeetakoak dira eta Bizkaiko Foru Aldundiaren  Liburutegiko Zientzia liburuetatik hartuta daude.

Erakusketa osoaren diseinuak (berrogei bat panel, kartelak, biniloak, lona, liburuxka …. ) Amaiak berak egin ditu bere estudioan.

Uztailaren 21era arte bisitatu ahal duzue  Bizkaiko Foru Liburutegian  (Diputazio Kalea 7, Bilbo, Bizkaia, 2. solairuan).

 

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.