Albisteak


Eusko Jaurlaritzako Bekak

  Eusko Jaurlaritzak unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-bekak eta dirulaguntzetarako deialdia plazaratu du. Eskaerak egiteko epea: IRAILAREN 18tik URRIAREN 18ra DBHko idazkaritzako ordutegia 8:30etik 13:30era eta 15:00etatik 17:30era izango da. Aurreko ikasturtetik bekak on line eskatu eta bideratu ahal dira. Iaz dirulaguntza eskatu zuten guztiek (beka lortu ala ez) aldez […]


Batxilergoko ikasleen Agur Ekitaldia

Aurreko ostiralean, ekainak 23, Asti Lekuko batxilergoko 2. mailako ikasleen agur ekitaldia ospatu genuen. Ospakizuna bazkari berezi batekin hasi zen; bertan  irakasleak eta gainerako langileok egon ginen ikasleak laguntzen euren “azken jantoki eguna” ikastolan. Ondoren, familiekin batu ginen Hitzaldi Aretoan Agur ekitaldia denok batera ospatzera. Gure nahirik onenak  ibilbide berria […]


Asti Lekuko udako ekintzak hasteko prest!

Hurrengo astelehenetik aurrera berritasunak dakartzaten hainbat udako ekintza izango ditugu Asti Lekun. Horrela, ekainaren 26tik 30era UDASTI (udaleku irekiak), futbol eta saskibaloi kirol-campusak eta robotika campusa garatuko dira ikastolan. Uztailaren 3tik 7ra ere UDASTI udalekuak egongo dira.    


LHko bigarren mailakoak Areitz Soroan

Aurreko astean Lehen Hezkuntzako bigarren mailako ikasleak Areitz Soroa baserri eskolan egon ziren. Galdameseko baserri eskola honek, ikasleentzako egun bateko egonaldiak antolatzen ditu, besteak beste. Bisitaldia egiteaz gain ekintza asko dauzkate prestatuta ikasleentzat, hala nola baserri ekologikoa, baratza ekologikoa, ingurugiro tailerrak eta ibilbide ekologikoak. Argibide gehiago: AREITZ SOROA   Argazkiak […]


Bastida ikastolak boluntarioak behar ditu Araba Euskarazerako

Araba Euskaraz ospatuko da igande honetan Labastidan. Bertako ikastolatik adierazi digute arazoak dituztela txosnen txandak betetzeko. 80 boluntario behar dituzte arratsaldeko txandarako eta mezu hau zabaltzeko eskatu digute: “eskertuko genizuke zure ikastolan mezua zabaltzea eta Bastida ikastolari laguntzeko jendea aurkitzea. Boluntario aritu nahi izanez gero, jarri harremanetan Araba Euskarazeko koordinatzaile […]