Jare Pradosek eta Alazne Acostak urrezko domina lortu dute Igeriketa Artistikoko Espainiako Txapelketan


Jare Prados Villaescusak (LH5-LH6) eta Alazne Acosta Rekaldek (LH6-DBH1), Asti Lekuko ikasleak eta Deportiva Naútica Portugalete klubeko kideak, urrezko domina lortu dute euren taldearekin Sabadellen uztailaren 3tik 5era izandako Udako Promozioko Alebin Igeriketa Artistikoko Bigarren Mailako Espainiako Txapelketan (“combo” modalitatean).

Arrakasta horrek, gainera, balio historikoa du; izan ere, Deportiva Naútica Portugalete kluba Espainiako Igeriketa Artistikoko Txapelketa batean urrezko domina lortu duen Euskadiko lehen kluba izan da alebin mailan.

Lorpen garrantzitsu horren atzean entrenamendu-, ahalegin-, konpromiso- eta ilusio-ordu asko daude. Jarek eta Alaznek erakutsi dute talde-lana, pertseberantzia eta kirolarekiko grina direla helburu handiak lortzeko biderik onena.

Zorionak, Jare eta Alazne! Baita taldekideei eta entrenatzaileei ere! Lan bikaina!

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.