Aisialdiko begirale ikastaroa Asti Lekun


Aurten, urtero bezala, Ikastolen Elkarteko Aisiola hezitzaile eskolak hezitzaile ikastaroa eskainiko du ASTI LEKUN.

Ikastaro honen bitartez, aisialdiko esparruan jarduteko trebetasun aberasgarriak lortzen dira, horien artean, talde dinamikak, ikasleen arteko elkarrekintzak, naturako baliabideen erabilerak…

310 orduko (150 teoriko eta 160 praktiko) iraupena duen ikastaroa da eta ikasturte naturalean zehar egiten da. Ikasturte honetako ikastaroa urrian hasiko da eta maiatzean bukatuko.
Ikastaroa amaitzean, ikasleek Eusko Jaurlaritzako “HAUR ETA GAZTEEN AISIALDIRAKO BEGIRALEEN DIPLOMA” lortzen dute.

Izena emateko epea zabalik dago irailaren 30era arte. Izena emateko  sartu esteka honetan https://zirimola.eus/node/add/aisiola-matrikula

Informazio gehiagorako sakatu logoaren gainean

 

Zalantzak izanez gero, aisiola@ikastola.eus helbidera idatzi dezakezue edo 943 445108 telefonora deitu.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.