Agur t’erdi, Sabin Ipiña Hormaetxea jauna! 1


Kooperatibaren Errektore Kontseiluaren izenean, eta orokorrean Asti Leku Ikastola osotzen dugun pertsona guzti-guztien izenean une latz hauetan gure hurbiltasuna eta doluminak helarazi nahi dizkizuegu atzo, urriak 9, zendu zen SABIN IPIÑA HORMAETXEAren senideei.
Ezin dugu laburbildu Sabin Ipiñak gure ikastolarentzat egin duen ekarpena, baina bai adierazi ahal dizuegu, zinez, Asti Leku osoaren esker ona, bere lana eta lidertzagatik.
Euskararen irakaskuntza, gaur egun ezagutzen dugun bezala, ez zatekeen posible izango Sabin Ipiña bezalako euskaltzale nekaezinak gorputz eta arima aritu izan ez balira amets baten atzetik. Asti Lekuko bazkide fundatzaile honek gure ikastolaren lehenengo urratsen lekukoa izan zen diktadura garaian, orain dela 54 urte. «Familien etxeetan hasi ginen bost umekin, ikastola guztiok argi geneukan ikuspegiari eutsita: euskal kultura eta hizkuntzari lotutako Hezkuntza eskaintzea.”
Amets hark ASTI LEKU du izena, gaur 2400 bazkide eta 2-18 urteko1600 ikasle baino gehiagok osatutako Ikastola Kooperatiba. GURE IKASTOLA, ZURE IKASTOLA.

Eskerrik asko, lagun!
“Izan zirelako gara eta garelako izango dira”

 


Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

One thought on “Agur t’erdi, Sabin Ipiña Hormaetxea jauna!