Errektore Batzordearen albiste buletina
Dakizuenez, apirilean komunikazio kanal berri bat ireki genuen ikastolaren zerbitzura: Asti Lekuren kudeaketari buruzko albiste laburren buletina. Hona hemen abenduko argitalpenean jasotako gaiak:

2025-2026 ikasturteko aldaketak zenbait arlo eta organotan:
Ikasturte honetan, pertsonei dagokienez, zenbait aldaketa izan ditugu ikastolako eta kooperatibako zenbait eremutan:
Langileei dagokienez
- Haur Hezkuntza:
- Bi gela galdu dira, bata HH2koa eta bestea HH5ekoa. Hori dela eta, bi irakaslek ez dute ikastolan jarraituko: Eider Connolyk eta Cristina Águilak.
- Bestalde, laguntzako irakasle bat lortu dugu, bi urtekoen geletarako. Eginkizun horretaz lanera itzuli den Marga Sangroniz ari da arduratzen.
- Lehen Hezkuntza:
- Lehenengo mailan 3 gela ditugu, nahiz eta aurreko ikasturtean Haur Hezkuntzan 5 urtekoen 4 gela egon. Ez da lortu 4 taldeak osatzea.
- Bestalde, hiru lerroak LH3raino heldu dira, eta, beraz, galdu egin dugu gela hori. Zorionez, irakasle guztiek jarraitu ahal izango dute hiru titularrek lanaldi-murrizketak eskatu dituzte eta.
- Hezkuntza bereziko laguntzaile espezialista bat kontratatuko da, oraingoz hilabete batez, lehen zikloko ikasle baten jarraipena egiteko.
- DBH eta Batxilergoa:
- Bi irakaslek eszedentzia eskatu dute: Susana Murgak eta Irati Gondrak. Mikel Egiluz eta Deiene Landa betetzen ari dira beraien postuak.
- Joseba Lertxundik ikastola utzi du eta, beraz, ez da eszedentziatik itzuliko. Bere eskola batzuk, Aitor Villarrek hartu ditu.
- Txusa Padrones, Loli Fernandez eta Joseba Olivaresek ikastola utzi dute erretiroagatik. Maite Argiarro, Oiher Lasa eta Irati Etxebarriak ordezkatu dituzte.
- Iranzu Arana latineko irakaslea ordezkatzen ari da.
- Jon Intxaurraga euskara irakasle baten ordezkapena egiten ari da.
- Orientazio departamenturako Maider Ortiz kontratatu da.
Jubilatu diren Txusa Padronesi, Loli Fernandezi eta Joseba Olibaresi gure eskerrik beroenak luzatu nahi dizkiegu hainbeste urtetan Asti Lekuri emandako guztiagatik. Eskerrik asko! Gozatu bizitzaren etapa berri honetaz! Era berean, Asti Lekun jarraituko ez duten gainontzeko lankideei eskertu nahi diegu gure ikasleekin egindako lana. Mila esker guztioi!
Amaitzeko, ongietorria ematen diegu gure hezkuntza-komunitatean sartu diren pertsonei.
Aldaketak Zuzendaritza Talde Pedagogikoan
Zuzendaritza-talde berria honela eratu da:
- Iñaki Vázquez, ikastolako zuzendaria
- Josune López de Vergara, HHko ikasketaburua
- Aitor Nieto, HHko koordinatzailea
- Ainhoa Rueda, LHko ikasketaburua
- Jon Huizi, 1. zikloko koordinatzailea
- Oihane Rengel, 2. zikloko koordinatzailea
- Eneko Olabarria, 3. zikloko koordinatzailea
- Xabier Etxegarai, DBHko ikasketaburua
- Beñat Goikoetxea, 1. zikloko koordinatzailea
- Maite Caro, 2. zikloko koordinatzailea
- Javier Burón, batxilergoko ikasketaburua
- Batirtze Ibáñez, batxilergoko koordinatzailea
Errektore Batzordeak eskerrak eman nahi dizkie Zuzendaritza Taldean lanean aritu diren pertsonei egindako lanagatik, eta ongietorria eman nahi die kide berriei. Eskerrik asko eta ongi etorri!

Asti lekuko ZTP: Xabier Etxegarai (DBHko ikasketaburua), Josune López de Vergara (HHko ikasketaburua), Ainhoa Rueda (LHko ikasketaburua, Javier Burón (Batxilergoko ikasketaburua) eta Iñaki Vázquez (ikastolako zuzendaria)
Aldaketak Errektore Batzordean
Oskar García de la Calle errektoreak organo hori arrazoi pertsonalengatik uzteko borondatea iragarri du. Zuzendaritza Batzordeak eskerrak eman nahi dizkio orain arte Batzordeko idazkaria izandakoari, kooperatiban egindako lanagatik eta beraren ekarpenengatik, bai errektore gisa, bai idazkari gisa, bai Asti Lekuren ordezkari gisa EHIko Kontseiluan zein BILBen. Haren jarrera ere azpimarratu nahi du, beti prest egon baita ikastolari ahal den neurrian ekarpena egiteko. Amaitzeko, eskertu nahi dio “berari esker kooperatibaren dokumentazioan dagoen ordena”. Honengatik guztiagatik, mila esker, Oskar!
Jantokiko menuak 315/2025 Errege Dekretura egokitzea
Elikagaien segurtasunari eta nutrizioari buruzko uztailaren 5eko 17/2011 Legea garatzeko arauak ezartzen dituen apirilaren 15eko 315/2025 Errege Dekretua aplikatuz, ikastetxeetan elikadura osasungarria eta jasangarria sustatzeko, 2026ko urtarrilean ikastetxeek araudi berrira egokitu beharko dute:
Araudi berriak honako baldintza eta irizpide hauek jasotzen ditu eskola-menuak programatzeko:
(Esteka honetan laburbilduta ikus dezitzakezue)

Euskal Autonomia Erkidegoko eskola-jantokien esparruan, Eusko Jaurlaritzaren araudi bakarra dago kudeaketa zuzeneko eskola-jantokiei buruz: Gobernuak sukaldaria izendatzen duen jantokiak, eta azpikontratatutako enpresetako begiraleak dituztenak. Zentro horietarako argitaratutako argibideekin, orain arte itunpekoetan ere lan egiten da.
Eusko Jaurlaritzak, gainera, 4 aste naturaleko menuak aztertzen ditu urtero, Europako NAOS estrategiari jarraiki hobetzeko jarraibideak ezartzeko. Bertan, elikagai jakin batzuen maiztasunak eta menuen oreka orokorra egiaztatzen dira.
Horrez gain, Gobernu Zentralak, aurtengo apirilean, ikastetxeetan elikadura iraunkorra sustatzeko oinarrizko araudia den Errege Dekretua onartu du. Autonomiek gehiago garatzen duten bitartean, oinarrizko aplikazioa izango da estatu osoan eta datorren urtetik aurrera ere aldaketak ekarriko ditu gure ikastolan.
Ikastolan egindako lanak

Joan den ikasturtean, Zuzendaritza Batzordeak ikastolako eraikinen egitura-egoerari buruzko txostena eskatu zion José Manuel Anasagasti arkitektoari. Txosten horren arabera, instalazioak, oro har, ondo daude, hezetasun batzuk izan ezik; hori konpontzearren, Lehen Hezkuntzako eraikinean lan batzuk egin dira:
- Isurkin berriak jarri dira
- Fatxadako zehar-saiheskako adreiluak konpondu dira
Meatzalde enpresak burutu ditu udan enkargatutako obrak. Duela gutxi makineriak berak eragindako kalteak berrikusi dira, eta dagoeneko konponduta daude. Fokuak ahorma-txapela berrien gainean jarri dira.
Aurrekontuan jasotakoaz gain, Haur Hezkuntzako patioko sabaiko hodi estaliak sare batez estaltzeko eskatu zen, bai eta eraikin bereko estalkira sartzeko leiho bat egiteko ere.
Eskolaz kanpoko ekintzak 2025-2026
2025-2026 ikasturtean, Asti Lekuko 760 ikasle inguru parte hartzen ari dira Ikastolako eskolaz kanpoko jardueretan. Beherakada demografikoa -HHko 2 urtekoen geletatik Lehen Hezkuntzako 3. mailara bitarte gela bana galtzea ekarri duena- eskolaz kanpoko erabiltzaileen kopuruan nabaritu bada ere, eskainitako jarduera guztiak jarri ahal izan dira abian, bai eta Txikikirola ekintza berria ere; jarduera hau 5 urteko umeei zuzendua dago eta harrera ona izan du.


Haur Hezkuntzakoekin jarraituz, ALAIren ordez Kirolean ALAI jarri da, ariketa fisikoa lantzera bideratutako programazio zehatzagoa duena. Aldaketa honek ere izan du harrera ona, eta erabiltzaile kopurua nabarmen igo da.
Eskolaz kanpoko parte-hartzaileen banaketa honela geratuko litzateke, nahiz eta aldaketak egon daitezkeen, ikasturtean zehar altak eta bajak onartzen baitira:
Arin-abakoa (6), atletismoa (12), dantza (18), futbol eskola (40), futbola LH3-6 (84), futbola DBHtik (154), gimnasia erritmikoa (59), ingelesa (152), judoa (37) Kirolean Alai (24), margolaritza (29), robotika (28), saskibaloi eskola (5), saskibaloia LH3tik (89), Txikikirola (13), eta Xakea (13).
