Abenduaren 27an musikariz, kulturgilez eta aldarrikapenez beteko da Bilbao Arena, “Euskaraz bizitzeko Pizkundea” ekitaldian!


“Abenduaren 27an, euskaltzaletasunaren indarra erakusteko ekitaldian, milaka euskaltzale elkartuko gara Bilbao Arenan larrialdi linguistikotik indarraldi berrira igarotzeko”adierazten du Euskalgintzaren Kontseiluak.

«Euskaraz bizitzeko Pizkundea» lelopean deitutako ekitaldiko kulturgile, musikari eta sortzaileen zerrenda jakinarazi zuten azaroaren 21ean egindako aurkezpenean. ‘Euskararen soinu-banda’ belaunaldi ezberdinetako bederatzi musikarik osatuko dute: Amets Aranguren (Iruñea, 1998), Anari (Azkoitia, 1970), Beñat Goitia “Benizze” (Gasteiz, 1991), Gontzal Mendibil (Zeanuri, 1956), Gorka Urbizu (Lekunberri, 1977), Joseba Tapia (Lasarte-Oria, 1964), Julen Goldarazena “Flako Fonki” (Iruñea, 1999), Maia Iribarne (Lasa, 1995), eta Miren Narbaiza (Eibar, 1986).

Gainera, azken urteetan euskarazko zineman nabarmendu diren hainbat aktorek ere parte hartuko dute, besteak beste, Edurne Azkarate, Itziar Ituño, Miren Gaztañaga eta Ramon Agirre aktoreek. Era berean, oholtzara igoko dira Ane Labaka eta Sustrai Colina bertsolariak, baita kulturgile gehiago ere. Ekitaldiaren gidaritza artistikoa Oier Guillan antzerkigilearen esku izan da.

 

Ekitaldirako sarrerak 10 euroko ekarpen ekonomikoaren truk eskuratu daitezke www.pizkundea.eus webgunean. Jasotako dirua osotasunean artisten lana ordaintzera eta ekitaldiaren gastuen zati bat estaltzera bideratuko da.

 

Ekitaldiaren helburua ahalik eta euskaltzale konprometitu gehien batzea eta euskaltzaletasunaren indarra erakustea dela gogorarazi du Kontseiluak.

 

Eskuratu sarrera! Indarrak batu eta Pizkundeari ekin!

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.