Abenduaren 1ean denak La Florida parkera euskaraz hitz egitera!


Asti Lekuk abenduaren 1ean, 17:00etan La Floridako haur-parkera euskaraz beste guraso, zaintzaile, hezitzaile, senide, lagun… batzuekin mintzatzera joatera gonbidatzen zaitu.
Topaketa hau Haurren aurrean helduok heldu euskarazko praktikak sustatzeko sortutako ekimenari loturiko ekintza da. Helburua da haurren zuzeneko heldu erreferenteek, (guraso, hezitzaile, senide, lagun…) beraien arteko, hau da, HELDUEN ARTEKO, hizkuntza praktikak aldatu eta euskara gehiago erabiltzea.
Horretarako haurrekin harreman zuzena duten helduak deituta daude azaroaren 22tik abenduaren 5era bitartean, eremu informaletan (parkeak, plazak, terrazak…) euskaraz hiz egin dezaten.

Haurren aurrean helduok heldu Euskal Herri osoko 80 herri baino gehiagotan egingo da ekimena da, tokian tokiko batzorde eta eragileek antolatuta.

Asti Leku eta Portugaleteko Berbalagunek parte hartzeko gonbita luzatzen dizuete.
Zatoz abenduaren 1ean La Floridako parkera!

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.