Abenduaren 10ean Asti Lekuko Eskola Kontseilu berria eratu zen


Joan den asteartean, hilak 10, Asti Lekuko Eskola Kontseilu berria eratu zen. 18:30ean ikastolan egin zen bileran, talde berriaren aurkezpenaren ondoren (Elen Labanda, Mª Luisa Bengoetxea, Nagore González eta Estibaliz Larrañeta irakasleak, Leire Aguirre, Leire López, Verónica Regueiro eta Txomin Saratxaga gurasoak, Gorane Betolaza eta Oier Navarro ikasleak, Jasone Gutiérrez administrazio eta zerbitzuetako langilea, eta Iñaki Vázquez ikastolako zuzendaria), hainbat gai interesgarri jorratu ziren, besteak beste: Eskola Kontseiluaren egutegia, konpetentziak ebaluatzeko buletinak, gailu elektroniko pertsonalen erabilera (araudia), berandu sartzen diren ikasleak, nazioarteko trukeak, txanda-kontratuak, HTI prestakuntza, gurasoen bilerak eta batzordeak, eta jarduera bereziak.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.