Abenduak 3, Ikasgelan mintza, euskara da giltza!


Gure hizkuntzaren bidez balio ugari praktikan jar ditzakegula jakinda (elkarlana, aniztasuna, lan komunitarioa, gozamena, sormena, pertsona heldu eta gazteen arteko harremana…), Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko proposamen berezi batzuk egitea pentsatu dugu, adibidez, adin ezberdinetako ikasleak biltzea egun horretan antolatuko ditugun jarduerez elkarrekin gozatu dezaten.

Berrikuntza gisa, “herri bazkaria” ere izango dugu Lehen Hezkuntzako ikasle guztientzat. Bertan, DBHko ikasleen laguntza izango dugu -taloak egingo dituzte-, eta Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek lankidetza-lana izango dute etapako gainerako ikaskideekin.

Gainerakoan, era guztietako jarduerez beteta egongo da jardunaldia, kooperazioaren, dibertsioaren, parte-hartzearen, laguntasunaren bidez… euskararen erabilera sustatzeko helburua dutenak (jolasak, abestiak, bertsoak, dantzak…). Eta, nola ez, Mari Domingiren bisita Haur Hezkutzako umeei!

Gainera, guztiok eramango dugu eranskailu bat Lehen Hezkuntzan urtero egiten den lehiaketaren eslogan irabazlea daramana: IKASGELAN MINTZA, EUSKARA DA GILTZA!

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.