6. mailako ikasleek Asti-Gaua ospatu dute Lehen Hezkuntzari agur esan eta DBHri ongietorria emateko.
Asteazkenean, eguna ikastolatik kanpo pasa ondoren -Punta Lucerora igo eta jaitsitakoan La Arena hondartzan bainu bat hartuta-, ikastolara itzuli ziren familiekin afaltzeko. Egunean zehar, etapa honetako hiru zikloetan bizi izandakoa gogoratu zuten aurretiaz antolatutako zenbait jardueraren bidez.
Gaua, irakasle batzuekin batera, ikastolan igaro ondoren, ostegun goizean, gosariaren ostean, DBHko 4. mailako ikasle eta irakasleek ginkana eta kahoota prest zituzten etapa berri honetara ongietorria emateko.
Agur LH, Kaixo DBH!


