2027ko Ibilaldiako denda ibiltaria urriaren 23an izango dugu Asti Lekun


2027an Santurtzik hartuko du Ibilaldia, “Bagan Boga” lelopean, eta Bihotz Gaztea ikastolak antolatua. Ohitura denez, gure familiek, langileek eta lagunek aukera izango dute edizio honetako produktuak Asti Lekun bertan erosteko. Horretarako, urriaren 23an, ostirala, saltokia ipiniko dute HHko arkupean, 16:00etan.
Aurrerapen gisa, hemen ikus dezakezue katalogoa: sakatu irudian

 

Online dendan ere eros daiteke

https://ibilaldia.eus/denda/online-denda

Bizkaiko ikastolen jaiaren 47. edizioa Bihotz Gaztea Ikastolak antolatuko du, ikastolaren 60. urteurrenarekin bat eginik. Festa nagusia Santurtzin izango da 2027ko maiatzaren 30ean, eta “Bagan Boga” izango du lelo.

 

Antolatzaileek azaldu dutenez, itsas kulturatik hartutako metafora da: “baga” olatua da eta “boga” aurrera egiteko ekintza. Mezuaren muina da euskararen aldeko olatuan herritar guztiak batera arraun egitea, norabide berean eta elkarlanean.

Ibilaldia Bizkaiko ikastolen jaia da, urtero ospatzen dena, edizio bakoitza lurraldeko ikastola batek antolatua. Helburuen artean daude ikastolen hezkuntza-proiektua gizarteratzea, euskararen erabilera sustatzea eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko baliabideak lortzea.

Santurtzin egingo den edizioak euskararen, hezkuntzaren eta euskal kulturaren aldeko topagune handi bihurtu nahi du herria, familia, ikasle eta herritarren parte-hartzearekin. Antolatzaileek urte osoko egitaraua prestatzeko lanean jarraitzen dute, maiatzaren 30eko jaia euskararen aldeko ospakizun handia izan dadin.

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.