Daily Archives: 23rd otsaila 2024


Batxilergoko 1. mailako 17 ikasle Bergenen (Norvegia) egon dira

Batxilergoko 1. mailako 17 ikasle Bergenen (Norvegia) egon dira otsailaren 15etik 21era bitartean, ikasleen nazioarteko truke batean parte hartzen. Haiekin Garazi Miranda eta Javier Burón irakasleak joan dira. Ohikoa denez ikasleak familien etxeetan ostatatu dira eta haiekin zenbait ekintza egin dituzte. Beste jarduera batzuk, ordea, denek batera burutu dituzte, arduradun […]


LHko 4. mailan gosari osasungarriek nolakoak izan behar duten ikasi dute

Astearte honetan, otsailaren 20an, Lehen Hezkuntzako laugarren mailako ikasleek gosari osasungarri batek nolakoa izan behar duen ikasi dute. Horretarako, Ausolaneko profesionalek emandako hitzaldi interesgarri batekin hasi dute jardunaldia. Bertan, gosari batek osasungarria izateko zer osagai izan behar dituen azaldu zaie, bai eta zergatik den hain garrantzitsua eguneko lehen otordua. Ondoren, […]


Harrobia ikastolak Mendi-lasterketei buruzko ikastaroa emango du, Lanbidek diruz lagunduta

Martxoaren 4tik aurrera, Harrobia ikastolak mendiko lasterketei buruzko prestakuntza-ikastaroa emango du, langabetuei zuzendutakoa eta Lanbidek diruz lagundutakoa. Ikastaroa aurrez aurre egingo da eta 100 orduko iraupena izango du eta, parte-hartzaileek mendi lasterketen inguruko zenbait arlori buruzko prestakuntza jasoko dute, hala nola mendiko lasterketen funtzionamendu federatiboa, entrenamenduetarako eta lehiaketetarako ibilbideak diseinatzea, […]