“ConVivencia Familiar” (familia elkarbizitza), Portugaleteko Udalak antolatutako lineako hitzaldia
Portugaleteko Udaleko Droga-mendekotasun Sailak familiei zuzendutako hitzaldi birtuala antolatu du, ConVivencia Familiar izenburupean, Emilio Calatayud Granadako adingabeen epaileak emana. Otsailaren 22an izango da, 18:30ean, eta Santa Klara kulturtegitik ere jarraitu ahal izango da ondorengo eztabaidarekin batera.