2024-25 ikasturtean ere, Loraldia Eskolak proiektu ezberdinak bideratuko ditu zenbait ikastetxetan


Ikasturtearen hasierarekin batera, 500 ikasletik gora parte hartuko dute Loraldia Eskolako lehen lauhilekoan. 2023-24 ikasturtean, Asti Lekuk Kamara Sartu proiektuarekin esku hartu zuen Loraldia Eskolan, Portugaleteko Ballonti BHI eta Zunzunegui BHI ikastetxeekin batera.
Irakurri gehiago HEMEN

Asti Lekuko ikasleak 2023-2024 ikasturteko Loraldia Eskolan

 

Loraldia Eskolaren asmoa euskaraz garatutako kultura garaikidea transmititzea eta ezagutzera ematea da, eskola adinetako pertsonen artean, haur hezkuntzatik unibertsitatera.

 

Helburuak honako hauek dira:
• Euskararen erabilera sustatzea
• Sormena suspertzea
• Euskal kulturarekiko atxikimendua lantzea
• Adierazpena (ahozkoa eta gorputzaren bidez) lantzea
• Kultur diziplinak ezagutu eta praktikatzea
• Elkarlana lantzea
• Kulturartekotasuna eta aniztasuna lantzea

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.