Arabako zortzi ikastolek 2023an ere antolatuko dute elkarlanean Araba Euskaraz festa. Ekainaren 11n ospatuko dute jai nagusia Olarizun, eta lortutako dirua Lautada ikastolari laguntzeko erabiliko da.
Lelo nagusia ‘Ekin’ izango da, ekinaren ekinez iritsi direlako gaurdaino: “1981. urtean ekin genion Araba Euskarazi, eta urterik urte, ekin eta ekin, iritsi gara 43. Araba Euskarazera” azaltzen dute.
Ikastolek elkarrekin lan egingo dute Arabako ikastolen jaiaren 2023ko edizioa antolatzeko. Pasa den ikasturtean abiatutako bideari jarraituz, oraingoan ere urte osoko ekimena izango da. Ekitaldi nagusia ekainaren 11n egingo dute Olarizun eta lortutako dirua Aguraingo Lautada ikastolari laguntzeko izango da. 2008an «herriari loturik» sortutako Ikastola kooperatiba da, eta “elkarlana eta auzolana” lanabes nagusi ditu.
Sakatu irudian