Daily Archives: 2023/11/24


Azaroak 25 Asti Lekuk bat egiten du Azaroaren 25eko aldarrikapenarekin

Azaroaren 25ean Emakumearen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, Asti Lekun aldarrikapen horrekin bat egiteko gaur, ostirala, ikastolako ikasleek irakasleen laguntzarekin zenbait jarduera prestatu dituzte; esate baterako, LHn Bizi nahi dut LIBRE esaldia daraman eranskailu bat egin dute eta ikastolan ikasten eta lan egiten dutenei banatu.    


Batxilergoko 1. mailako Teknologia eta Ingeniaritzako ikasleek Azterlan bisitatu dute

Aste honetan, Batxilergoko 1. mailako Teknologia eta Ingeniaritza irakasgaiko ikasleek Azterlan Metalurgiako Ikerketa Zentroa bisitatu dute Durangon. AZTERLAN Basque Research and Technology Alliance-rena da. Euskal Herriko 17 eragile zientifiko eta teknologiko biltzen ditu, eta material metalikoetan eta eraldaketa-teknologietan espezializatutako zentro teknologikoa da, besteak beste, hauts-metalurgian eta fabrikazio gehigarriko teknologietan.


BAL proiektuaren orientazio hitzaldiek aurrera jarraitzen dute Batxilergoko 1. mailan

Batxilergoko 1. mailako ikasleek orientazio akademikoa jasotzen jarraitzen dute, Asti Lekurekin lotura duten hainbat pertsonaren laguntzari esker (ikasle ohiak, gurasoak, langileak…), ikastolan antolatzen diren hitzaldien bidez. orientazio akademikoko saio horiek Asti Lekuko BAL proiektuko mintegietan egiten den lanaren parte dira (ekonomia, osasungintza, ikus-entzunezkoak, ingeniaritza, zientziak, artea, psikologia eta gizartea…). Azken […]


Mondragon eta Deustuko Unibertsitateetako graduen aurkezpena Asti Lekun

Aste honetan Mondragon Unibertsitatean ematen diren graduak aurkeztera etorri dira Asti Lekura. Hizlariak Ángel Gallo (Ingeniaritza), Urko López (Enpresa arloko ikasketak: LEINN, MyGade eta Business Data Analytics 22) eta Julene Gorrotxategi (Humanitate Digital Globalak, Hezkuntza eta Ikus-entzunezko Komunikazioa 20) izan dira. Bestetik, pasaden astean Deustuko Unibertsitatekoak ere egon ziren euren […]


Batxilergoko 2. mailako ikasle batzuek IMQ bisitatu dute

Asteazkenean Batxilergoko 2. mailako Zientzia mintegiko ikasleak IMQren Bilboko instalazioak bisitatu dituzte, hain zuzen ere, analisi klinikoei dagozkienak. Bisita hauek Asti Lekuren BAL proiektuaren parte dira, eta ikasleei Batxilergoa bukatutakoan egingo dituzten ikasketak aukeratzen laguntzea dute helburu.  


Nafarroa oinez 2024 igande honetan, azaroak 26, aurkeztuko da

Nafarroa Oinez 2024 igandean aurkeztuko da Cantolaguako frontoian 18:30ean. Ateak 18:00etan irekiko dira eta desfile ere egongo da. Nafarroako ikastolen jaiaren hurrengo edizioa 2024ko urriaren 20an ospatuko da Zangozan eta Piztu! izango du lelo. “Hain egunerokoa den aditz horrek indar handia duela iruditu zaigu eta, gainera, hainbat adiera dituen hitza […]