Daily Archives: 2023/11/17


Asti Lekuko II Merkatu Solidarioa abenduaren 15ean antolatuko dugu

Iaz bezala, LHko ikasleek eta irakasleek eratutako jarduera solidario hau Portugaleteko Merkatuan egingo da. Bertan bi eratako produktuak salduko dira: ikastolako familiek etxetik ekarritako jostailuak eta liburuak, batetik, eta bestetik ikastolan egindako eskulanak. Pasa den edizioaren arrakasta aintzat hartuta, aurten ordutegia zabalagoa izango du, 10:00etatik 19:00etara, arratsaldean jarduera berri  batzuk […]


Lehen Hezkuntzako 4. mailakoak Urdaibai Bird Center-en izan dira

Aste honetan, Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleek Urdaibai Bird Center bisitatu dute, eta bertan parte hartu dute ikastetxeetarako programak eskaintzen dituen bisitetako batean. Bisita hauek ikaskuntza praktikoa eskaini nahi dute “hezegune harrigarri batean”. Esperientzia handiko langileek zuzendutako jarduera interaktibo eta erakargarrien bitartez, ikasleek hegaztiei, migrazioari, klima-aldaketari eta hezeguneen kontserbazioaren garrantziari […]


LHko 6. mailakoak Zumaiara joan dira flyscha ikustera

Aste honetan Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleak Zumaian izan dira. Bertan Algorri interpretazio zentroa bisitatu zuten, eta Lurraren historiaren inguruko informazioa jaso ondoren, Zumaiako flyscha ikustera joan ziren. Amaitzeko, San Telmo ermitara igo ziren fosilen aztarnen bila. Primeran pasatu zutela esan digute eta argazki batzuk helarazi dizkigute beren esperientzia partekatzeko.