Daily Archives: 10th azaroa 2023


Batxilergoko 2. mailan, Jarduera Fisikoa, Aisia eta Osasuna irakasgai berriarekin topera gozatuz

Jarduera Fisikoa, Aisia eta Osasuna irakasgai berriaren baitan -ikasturte honetatik aurrera, aukerakoa Batxilergoko 2. mailan-, Asti Lekuko ikasleek gurpil gaineko kirolak praktikatzeko saio bat izan dute aste honetan. Horretarako, etxetik patinak, bizikleta, patineteak… ekarri dituzte, eta ikastolaren kanpoko espazioetatik ibili dira (jolastokiak, atletismoko pista, berdeguneak…). Batzuek euren trebetasunak hobetzeko baliatu […]


Ibilaldia 2024ko dendaren inaugurazioa, azaroaren 16an

Azaroaren 16an, Ibilaldia 2024ko arropa denda zabalduko dute Getxoko Telletxe kalean (Algorta). Ilusio handiz ari dira lanean “erabateko arrakasta ziurtatzeko”. “Irrikan gaude Ibilaldiko arropa berria iragartzeagatik eta ezin ditugu gure sekretu guztiak berehala argitu, baina inaugurazio egunean ustekabeko kultura-ekitaldi zirraragarri batzuk izango dituzula esan diezazukegu”, aurreratu dute antolatzaileek. Ibilaldiaren webgune […]


LH5eko ikasleek Eitb-ren Bilboko instalazioak bisitatu dituzte

Aste honetan Asti Lekuko Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleak Eitb-ren Bilboko egoitzan izan dira eta bisita gidatu batean parte hartu dute. Platoetan izan direnean argazki batzuk ateratzeko aprobetxatu dute, eta bukatutakoan Bilboko leku enblematiko batzuetatik buelta bat ematera joan dira.


Azaroaren 11n Portugaleteko I. Erraldoi Eguna ospatuko da

Festa hau Zubira Konpartsak antolatu du, Sestaoko Birakari eta Santurtziko erraldoien konpartsetako lagunek ere parte hartuko dutelarik. Azaroaren 11ko ospakizunaz gain, beste ekintza batzuk ere egongo dira hilaren 26ra bitartean. “Azaroaren 11an zehar dianak, kalejirak, txikientzako jolasak eta herri bazkaria goizean eta arratsaldean zehar ohorezko aipamenak, kontzertu didaktikoa eta kantu […]