Daily Archives: 24th martxoa 2023


Ostiralean 5 urteko umeak Alluitz Naturan egon ziren

Bost urteko umeek lanbideen unitatea lantzen jarraitzen dute, eta horren baitan, pasa den ostiralean, martxoak 17, Alluitz Naturara joan ziren artzainen ogibidea ezagutzera. Bisitan zehar, bertan bizi diren animaliak ikusi eta laztantzeaz gain, ardiak zaintzen, taloak prestatzen eta ardi-artilearekin artelan ederrak egiten ikasi zuten, besteak beste.


LHko 2. mailakoei gurasoek lanbideak ikasten laguntzen diete

LHko 2. mailako ikasleak lanbideen unitate didaktikoa lantzen ari dira eta horretarako, gurasoen laguntza ezin hobea izaten ari dira. Izan ere, ama eta aita batzuk ikastolara hurbiltzen ari dira, azalpen erraz eta adibide praktikoen bidez, umeei jakinarazteko nolakoak diren beren ogibideak.   Beti bezala, ikasleekin lan bikaina egiten ari dira, […]