Daily Archives: 16th otsaila 2023


Asti Lekuko LH6ko ikasleak, TxikiDYAren prestakuntza tailerretan

Asti Lekuko Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek TxikiDYA Kluba programan parte hartu dute, ikastolan garatutako tailerren bidez. TxikiDYA Kluba DYAk Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin abian jarritako hezkuntza-proiektua da, Lehen Laguntzak ikastetxeetako ikasgeletara eramateko helburua duena. Bi ordu eta erdiko iraupena duen prestakuntza-programa honek alde teorikoa eta praktikoa ditu, osagai ludikoa funtsezko […]


Asti Lekuko eta Bergengo (Norvegia) ikasleak, nazioarteko truke batean

Egun hauetan, Bergengo eta Asti Lekuko hainbat ikasle parte hartzen ari dira nazioarteko truke batean. Oraingo honetan batxilergoko 1. mailako 27 ikasle etorri dira, asteartean iritsi zirenak, ikastetxeko bi ordezkarirekin batera. Ohi bezala, parte hartzen duten gure ikasleen familien etxeetan egongo dira. Hemen dauden bitartean, hainbat jarduera egingo dituzte, batzuk […]


Asti Lekuko ikasleek minbizia duten umeei elkartasuna adierazi diete

Asteazkenean, otsailak 15, Haur Minbiziaren Nazioarteko Eguna ospatu zen, eta Asti Lekuko ikasleek Haur Hezkuntzako haurrek gaixotasun horren ondorioz egoera zaila bizitzen ari diren familia guztiei elkartasuna adierazi nahi izan zieten. Haur Hezkuntzakoek, beren eskuen irudiez osatutako zuhaitz eder bat egin zuten, eta Lehen Hezkuntzakoek ikastolako zuhaitzak kolorez apaindu zituzten. […]


LH5eko ikasleak Arte Ederren Museoan egon dira aste honetan

Aste honetan LHko 5. mailako ikasleak Bilboko Arte Ederren Museoan egon dira. B eta D geletakoak asteazkenean joan ziren, eta A eta E-koak, ostegunean, eta oso eguraldi ona izan zutenez, hirian zehar paseatzera joan ziren, eta Bilboko zenbait toki adierazgarritan argazkiak ateratzeko aprobetxatu zuten. Sakatu irudiaren gainean


Zorionak Gaizka, zure Goya sariagatik!

Asti Lekuk Gaizka Urresti ikastolako ikaslea ohia zoriondu nahi du “Labordeta, un hombre sin más” lanarekin irabazitako film dokumental onenaren Goya sariagatik. Ez da hau Gaizkak Goya sari bat irabazi duen lehen aldia. Izan ere, 2014an fikziozko film laburren kategorian irabazi zuen “Abstenerse agencias” lanarekin. ZORIONAK, GAIZKA!


Portugaleteko Berbalagun-ek maitasun mezuen lehiaketa jarri du abian

Aurten ere, otsailaren 14an San Valentin eguna dela eta, Portugaleteko Berbalagun-ek maitasun mezuen lehiaketa bat jarri du abian. Parte hartzeko, 10 eta 25 hitz bitarteko maitasun mezu bat bidali behar da 600 482 022 telefono-zenbakira. Bidaltzeko azken eguna otsailaren 28a da eta irabazleak erloju adimendun bat izango du.