Daily Archives: 2nd abendua 2022


Asti Lekuko AstiBerrik 8 urte bete ditu! Eskerrik asko jarraitzeagatik!!

Abenduaren 5ean 8 urte beteko dira AstiBerri Asti Lekuko albiste-buletina indarrean jarri genuenetik. Hasierako helburua barne-komunikazioa hobetzea bazen ere, handik gutxira, Educamos plataforma iristearekin batera familientzat ere hasi ginen argitaratzen. AstiBerriren bitartez, ikastolan bertan sortutako albisteak zein inguruko albiste interesgarriak -kultura, aisialdia edo kirol arloetakoak- helarazten dizkizuegu ostiralero. Hasiera-hasieratik oso […]


Euskararen eguna eta Mari Domingi, Asti Lekun

Gaur, abenduak 2, Euskararen egunaren ospakizuna aurreratu dugu ikastolan, eta ohikoa denez, Mari Domingi ere etorri da Asti Lekura gurekin ospatzera. Giroan sartzeko HH eta LHko ikasleak praka urdin, kamiseta zuria eta koadro zapia jantzita etorri dira ikastolara. Egunean zehar askotariko ekintzak izan ditugu Asti Lekun, HHtik Batxilergora, hala nola […]


Lehen Hezkuntzako atondoak badauka ohiko jaiotza

Gaur, abenduak 2, urtero bezala, Asti Lekuko “Jaiotza batzordeko” amatxu eta amamak etorri dira ikastolara Lehen Hezkuntzako atondoko jaiotza ipintzera. Oraingo honetan, gainera, bi fitxaketa berri izan ditugu, Garazi, ikasle ohia eta Olatz, datorren urtean Asti Lekun hasiko dena, eta, beste inork baino ongien pasatu duena! Aurtengoa 27. aldia izan da […]


Batxilergoko 1. mailako ikasleak, Portugaleteko Gazte Mintzodromoan

Atzo, abenduak 1, Asti Lekuko Batxilergoko 1. mailako ikasle batzuek parte hartu zuten Zubialden antolatutako 2022ko Gazte Mintzodromoan. Bertan, herriko hezkuntza zentroetako Batxilergoko 1. mailako eta DBHko 4. mailako 300 ikasle baino gehiago batu ziren mintzatzera. Ikasle kopurua ikastetxeko mugatua zenez, Asti Lekuk gela bakar bat eraman ahal izan zuen, […]


Asti Lekuk Bizkaiko Federazioaren atletismo txikiaren bigarren jardunaldia hartu zuen larunbatean

Asti Leku Ikastola, Maestro Zubeldia, Ruperto Medina, Atletismoa Bihotz Aratz, Atletismoa Santurtzi, Atletismoa Erandio, Atletismoa Barakaldo, Barakaldoko Udal Eskola, Sendoa de Gallarta, Santamaría Ikastetxea, Gabriel Celaya eta Kanpazar ikastetxeetako 200 ikaslek hartu zuten parte joan den larunbatean, azaroak 26, Asti Lekun, Bizkaiko Atletismo Federazioak antolatutako eskola-atletismoko ikaskuntza-jardunaldi batean. 60ml eta […]


Euskararen agenda jardueraz beteta dator abendurako

Portugaleteko Berbalagun-ek jarduera askotariko jarduerak antolatu ditu 2022. urteko azken hilabeterako, hala nola gazte mintzodromoa, ‘Portu Kantari’, irakurketa saioak, ur jolasak, indoor zikloa, lego tailerrak… Behean duzuen kartelean informazio guztia ikus dezakezue.