Monthly Archives: iraila 2022


Urrian 3an eskolaz kanpoko ekintzak abian jarriko dira

Datorren astean jarriko dira abian Asti Lekuko eskolaz kanpoko ekintzak, astelehenean, hilak 3, hasi eta ekainaren erdira arte garatuko direnak. Futbolean eta saskibaloian ikasle nagusiak entrenatzen hasiak baziren ere, astelehen honetan izango da hasiera ofiziala, eskolaz kanpoko garraioetarako zerbitzu berezia ere martxan jarriko delarik. Jardueraren batean (atletismoa, ALAI! (kirol anitzak […]


Asteartean LH6ko ikasleak Sopuerta Abenturan egon dira

Astearte honetan Lehen Hezkuntzako 6. mailako A eta B geletako ikasleak Sopuerta Abenturara joan dira eta egun zoragarria pasatu dute zuhaitz eta tirolinen artean. Irteera hau aurreko ikasturtearen bukaeran egin beharrekoa zen baina programatutako egunean oso eguraldi txarra egin zuenez, bertan behera utzi behar izan zuten. Aste honetan, eguraldiak laguntzen […]


Aisialdiko begirale ikastaroa Asti Lekun

Aurten, urtero bezala, Ikastolen Elkarteko Aisiola hezitzaile eskolak hezitzaile ikastaroa eskainiko du ASTI LEKUN. Ikastaro honen bitartez, aisialdiko esparruan jarduteko trebetasun aberasgarriak lortzen dira, horien artean, talde dinamikak, ikasleen arteko elkarrekintzak, naturako baliabideen erabilerak… 310 orduko (150 teoriko eta 160 praktiko) iraupena duen ikastaroa da eta ikasturte naturalean zehar egiten […]


Liburuaren Arbola erakusteka Portugaleten

Euskararen Etxeak Liburuaren Arbola erakusketa ibiltaria prestatu du, Bizkaiko bost udalerritan zehar ibiliko dena, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailarekin eta Portugaleteko Udalaren Gazteria eta Euskara Sailekin lankidetzan. Gorka Arreseren erakusketa honek liburuaren historian eta intrahistorian zehar bidaiatzera gonbidatzen gaitu, eta Portugaleteko Gazte Gelan egongo da irailaren 20tik […]


Ongi etorri Asti Lekuko 2022-2023 ikasturtera!

Ikasturte hasierako agurra bidali gura dizuegu, koronabirusaren pandemia hasi zenetik, normaltasunez hasiko dugun lehena. Mezu baikorra da, dakizuenez, osasun-egoerak hobera egin duela aintzat hartuta, Eusko Jaurlaritzak ikastetxeetako COVID protokoloa bertan behera uztea erabaki du eta. Har dezagun pozez eta lasaitasunez Asti Lekuko ikasturte berria! ONGI ETORRI!    


Eusko Jaurlaritzaren bekak eskatzeko deialdia (2022-2023)

Eusko Jaurlaritzak unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-bekak eta dirulaguntzetarako deialdia plazaratu du 2022-2023 ikasturterako. Eskaerak egiteko era ezberdinak daude. IRAKURRI HEMEN INFORMAZIO GUZTIA   Asti Lekuko idazkaritzan informazioa jaso eta uzteko epea 2022ko irailaren 1ean hasiko da eta irailaren 30ean bukatuko, ordutegia honako hau izango delarik: • irailaren 1tetik 13era: […]