Daily Archives: 24th ekaina 2022


Bikain egin duzue! Uda ezin hobea pasa! Irailera arte!

Aste honetan, Asti Lekuko ikasleek ondo merezitako oporrak hartu dituzte. Hain zuzen ere, HH eta LHkoek, asteazkenean, ekainak 22, esan zioten agur 2021-2022 ikasturteari, DBHkoek pasa den ostiralean, eta Batxilergoek apurtxo bat lehenago. Berriro ere zoriondu behar ditugu ikastolako ikasle guztiak, txikienarengandik nagusiarengana, zailtasunei aurrean izandako erantzun bikainagatik. Ikasturte hau […]


Ekainaren 17an Batxilergoko Agur Ekitaldia ospatu genuen

Pasa den asteko ostiralean, ekainak 17, Batxilergoko 2. mailako ikasleei agur esan genien, Asti Lekuko hezkuntza-komunitate osoaren ordezkarien -familien, irakasleen, ikastolako langileen- parte-hartzea izan zuen ekitaldi berezi baten bidez. Eguna izugarri beroa izan bazen ere, omenduak, beti bezala, beren galarik onenekin eta irribarrerik onenarekin etorri ziren. Oso egun berezia izan […]


Datorren astean udako campusak eta udalekuak izango ditugu Asti Lekun

Astelehenean, ekainak 27, Asti Lekuko udalekuak (UDASTI), eta saskibaloi-, futbol- eta robotika-campusak izango ditugu ikastolan. Ikasleak ekainaren 22tik oporretan badaude ere, batzuek ikastolara etortzen jarraituko dute, udako ekintzetan parte hartuko dutelako. Orotara 125 ikaslek jarraituko dute ikaskideen konpainiaz gozatzen ikastolan, egun batzuk gehiago.