Daily Archives: 10th ekaina 2022


Asti Lekuko 24 ikaslek parte hartu dute gaur nesken futbola bultzatzeko antolatu dugun saio berezian

Gaur, ostirala, Asti Lekuko neskak futbolean jokatzera animatze aldera, entrenamendu saio berezia izan dugu ikastolan, bertan 24 neskak parte hartu dutelarik. Asti Lekun urteak daramatzagu emakumezkoen kirola bultzatzeko lanean. Helburu horrekin, besteak beste, datorren ikasturterako emakumezkoen futboleko hainbat talde ateratzeko erronka ezarri dugu, eta horretarako lehen urratsak eman ditugu gaur. […]


Asti Lekuko eskolaz kanpoko ikasleek ingelesa praktikatu dute Cabuernigako abentura parkean

Maiatzaren 28 eta 29an, ikastolako eskolaz kanpoko ingeleseko ikasle batzuk Cabuernigan (Cantabria) dagoen abentura anitzeko parkean egon ziren. Bertan asteburua eman eta ingelesez antolatutako hainbat abentura-jardueratan parte hartu zuten. Joan zirenek izugarri ondo pasatu zutela esan digute, zalantzarik gabe, errepikatzeko modukoa.   Irteera hau 2021-2022 ikasturtean abian jarritako Asti Lekuko […]


Datorren ostiralean Batxilergoko agur ekitaldia ospatuko dugu

Ostiralean, ekainak 17, Batxilergoko 2. mailako ikasleei agur esango diegu ekitaldi berezi baten bidez. Eguerdian elkarrekin bazkalduko dugu, eta 17:00ak aldera euren familiak etorriko dira frontoian egingo dugun agur ekitaldira. Bertan, ikasle batzuez gain, Batxilergoko ikasketaburuak, tutoreek, eta zenbait gurasok berba egingo dute.   Horren ostean, orlak banatuko zaizkie, eta […]


Txokoan familiei eskerrak emateko jaia egingo dute ekainaren 15ean

Ekainaren 15ean Asti Lekuko Txokoko arduradunek ikasturte bukaerako jaia antolatuko dute, ikastolako familiei eskerrak emateko, pandemiak eragindako etenaldiaren osteko itzuleran egin dieten harrera bikainagatik. Ospakizuna 16:00etan hasiko da zenbait ekintzarekin: musika, puzgarriak, xaboi-ponpa erraldoiak eta aurpegiak margotzeko tailerrak. 18:30ean barbakoa egingo dute. Guztiak zaudete gonbidatuta. Txokotik, haiengan jarritako konfiantza eskertze […]


XXX. “Portugalete Uri Urena” Ipuin Lehiaketa

Portugaleteko Udaleko Gazteria Zerbitzuek XXX. “Portugalete Uri Urena” Ipuin Lehiaketa aurkeztu dute. Gazteei zuzendutako lehiaketa honek 5.000 euroko sariak banatuko ditu, eta hiru kategoriatan banatuta dago:   • A (18-30 urte): gaia librea da, gehienez 15 orriko luzaera izan dezake eta euskaraz zein gaztelaniaz egin daiteke. • B (14-17 urte): […]