Monthly Archives: ekaina 2022


Bikain egin duzue! Uda ezin hobea pasa! Irailera arte!

Aste honetan, Asti Lekuko ikasleek ondo merezitako oporrak hartu dituzte. Hain zuzen ere, HH eta LHkoek, asteazkenean, ekainak 22, esan zioten agur 2021-2022 ikasturteari, DBHkoek pasa den ostiralean, eta Batxilergoek apurtxo bat lehenago. Berriro ere zoriondu behar ditugu ikastolako ikasle guztiak, txikienarengandik nagusiarengana, zailtasunei aurrean izandako erantzun bikainagatik. Ikasturte hau […]


Ekainaren 17an Batxilergoko Agur Ekitaldia ospatu genuen

Pasa den asteko ostiralean, ekainak 17, Batxilergoko 2. mailako ikasleei agur esan genien, Asti Lekuko hezkuntza-komunitate osoaren ordezkarien -familien, irakasleen, ikastolako langileen- parte-hartzea izan zuen ekitaldi berezi baten bidez. Eguna izugarri beroa izan bazen ere, omenduak, beti bezala, beren galarik onenekin eta irribarrerik onenarekin etorri ziren. Oso egun berezia izan […]


Datorren astean udako campusak eta udalekuak izango ditugu Asti Lekun

Astelehenean, ekainak 27, Asti Lekuko udalekuak (UDASTI), eta saskibaloi-, futbol- eta robotika-campusak izango ditugu ikastolan. Ikasleak ekainaren 22tik oporretan badaude ere, batzuek ikastolara etortzen jarraituko dute, udako ekintzetan parte hartuko dutelako. Orotara 125 ikaslek jarraituko dute ikaskideen konpainiaz gozatzen ikastolan, egun batzuk gehiago.


Txokotik eskerrik beroenak luzatu nahi dizkiete asteazkeneko festan izandako familiei

Ekainaren 15ean Asti Lekuko Txokoko arduradunek ikasturte bukaerako jaia antolatu zuten, ikastolako familiei eskerrak emateko, pandemiak eragindako etenaldiaren osteko itzuleran egin dieten harrera bikainagatik. Ospakizuna 16:00etan hasi zen zenbait ekintzarekin: musika, puzgarriak, xaboi-ponpa erraldoiak eta aurpegiak margotzeko tailerrak, zeinetan ume askok hartu zuten parte. 18:30ean egin zuten barbakoa ere oso […]


Asteartean 2. futbol-entrenamendua izan dute Asti lekuko neskek

Pasa den asteartean, ekainak 15, LHko neska batzuek parte hartu zuten Asti Lekuk nesken futbola bultzatzeko antolatutako bigarren futbol-entrenamendu berezian.   Oraingo honetan Portugaleteko Los Llanos futbol zelaian egin dute, eta badirudi belarrean entrenatzeko sentsazioak asko gustatu zaizkiela.   Bi saio berezi hauen balorazioa oso positibotzat jo dute kirol koordinatzaileak […]


Igande honetan, ekainak 19, Araba Euskaraz ospatuko da Olarizun

Arabako ikastolak elkarrekin aritu dira 2022ko Araba Euskara antolatzen, ekainaren 19an dena ondo atera dadin. Olarizura itzuliko da Araba Euskaraz. Gasteizko Eraztun Berdean kokatua, hiriaren hegoaldean, 120 hektarea betetzen ditu orotara. Zuhaitzez eta milatik gora landare espeziez hornituta, egun pasa ederra egiteko aukera ematen du, eta Arabako ikastolen jaia ospatzeko […]