Daily Archives: 27th maiatza 2022


90 bat ikaslek hartu zuten parte Asti Lekuko saskibaloi egunean

Pasa den igandean, maiatzaren 22an, Asti Lekuko Saskibaloi Eguna izan genuen ikastolan. Egunean zehar zenbait kirol jarduera egon ziren, zeinetan 90 ikasle baino gehiagok parte hartu zuten. Eguerdian, familia bazkaria egon zen; horren ostean, sari banaketa eta… berriro kirolean aritzera! Ikastolara bertaratu zirenek oso jardunaldi polita izan zela eta primeran […]


Igande honetan, denok Bilbora Ibilaldia ospatzera!

“Erro, harri, har!” esloganarekin ospatuko da Ibilaldia igande honetan Bilboko Abusu Ikastolaren eskutik. “Kontzertuak, txosnak eta guneak Ibilaldian izango dira berriz! Igandean, zatoz gure gunera, 10:00etatik 18:00etara bitartean, eta ikusi zenbat jarduera prestatu ditugun!”, animatzen gaituzte antolatzaileek.     Arduratsuak izan behar dugula ere gogorarazten digute: Ingurumena zaintzeko konpromisoa dugu. […]


Ostegunean Asti Lekuko Batzar Nagusia egin zen ikastolan

Maiatzaren 26an, osteguna, Kooperatibaren urteko Batzar Nagusia egin zen ikastolako jantoki nagusian. Bilera horretan, aho batez onartu ziren 2021eko kontuak eta 2022ko aurrekontua aurkeztu zen. Errektore Batzordearen zati bat berritzea ere aho batez onartu zen, eta sei kide sartu ziren 2022-2026 aldirako. Sergio Martin izan ezik, guztiak kooperatibako organo horretako […]


Asier Alcedo, “Kantatu Fuerte Portugalete” 700. urteurrenaren erromeriaren ereserkiaren egilea

Aurten Portugalete sortu zeneko 700. urteurrena ospatzen da, eta data berezi hori ospatzeko hainbat ekintza antolatzen ari dira urte osoan zehar. Haietako bat “Kantatu Fuerte Portugalete” urteurrenaren erromeriaren ereserkia sortzea izan da.   Ereserkiaren letraren egilea Asier Alcedo izan da, Asti Lekuko ikasle ohia, eta egun ikastolako bertsolaritza irakaslea. «Portugaleteko […]