Daily Archives: 1st apirila 2022


Asti Lekuko BAL proiektuko Osasungintza mintegiko 3. saioa

Aste honetan, BAL proiektuaren Osasungintza mintegiko Batxilergoko 1. mailako ikasleek ikasturte honetako hirugarren saioan parte hartu dute. Oraingo honetan, saioa praktikoa izan da eta, besteak beste, larrialdi-egoeren aurrean nola jokatu ikasteko aukera izan dute.    


HH5eko umeek Alluitz Naturan primeran pasatu zuten

Pasa den astean bost urteko umeak Alluitz Naturan egon ziren eta primeran pasatu zuten ardien artean. Esnea eta janaria eman zizkieten, eta artilea egiteko prozesu osoa ikasi zuten. Arkumeak besoetan hartzea eta poniaren gainean egotea momentu berezienetarikoak izan ziren, zalantzarik gabe. Alluitz Natura baserri eskola eta landa-garapeneko enpresa bat da. […]


SPEAK, SURF AND ENJOY!, Zirimolak Gipuzkoan antolatutako udalekuak

Ikastolen Elkartearen Aisialdi taldeak, Zirimolak, ingelesezko udalekuak antolatu ditu aurten Gipuzkoako kostaldean, zehazki Donostiako Zurriola ikastolan. Horietan, nerabeek 7 egunetan zehar surf entrenamenduak egingo dituzte ingelesez, abenturako beste jarduera batzuekin batera. Gainera, hondartzaz gozatzeko eta Donostia ezagutzeko aukera izango dute. Horretarako, esperientzia hauetan atzerriko eta Euskal Herriko ingeles hiztunak diren […]


KORRIKA atzo abiatu zen Amurriotik eta Portugaletera apirilaren 7an helduko da

Atzo, martxoak 31, 16: 30ean abiatu zen Korrika 22 Amurriotik. Handik aurrera, Euskal Herrian zehar ibiliko da 11 egunez, etenik gabe. Apirilaren 7an, 05:30 aldera iritsiko da Portugaletera, eta Asti Lekukook, bigarren postuan aterako garenez, minutu batzuk geroago ekingo diogu dagokigun ibilbideari. Horretarako 05:15ean geratuko gara Simon Bolivar kalean, Asilo […]


SOS Zalantzak Argitzen programaren bigarren saioa

Gazteria Portugaletek SOS Zalantzak Argitzen programaren bigarren saioaren deialdia zabaldu du. Programaren helburua da hil bakoitzeko lehen ostegunean gazteek hainbat gai zehatzi buruz izan ditzaketen zalantzak eta kezkak argitzea. SOS Zalantzak Argitzen programaren bigarren saioa osasun mentalari buruzkoa izango da, bere egunean igorritako gazteriaren interesei buruzko galdetegian Portugaleteko gazteek gehien […]