Daily Archives: 28th urtarrila 2022


DBH4ko 4 ikasle, Gernikako Juntetxean, Fair Saturdayren “Kultura eta Etorkizuna” ekimenarekin

Aurreko ostiralean, urtarrilak 21, Asti Lekuko DBH4ko lau ikaslek (Ane Chamosa, Idaira Guarrotxena, Ibon Tamayo eta Irantzu Tamayo) parte hartu zuten Fair Saturday Fundazioak antolatutako “Kultura eta Etorkizuna” Nazioarteko Eskola Eztabaidaren azkenengo saioan. Ekimen hau 2021eko azaroan hasi zen, eta Bizkaiko bost ikastetxetako ikasleek esku hartu dute. Hauek pentsamendu kritikoa […]


Eskola kirola baimenduta, Asti Lekun badago dena prest asteburu honetarako

Asteburu honetan, umeek eskola kiroleko lehiaketak egiteko aukera izango dute berriz ere. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak iragarri duenez, eskola kirola baimenduta egongo da ostiraletik, hilak 28, aurrera. Aste honetako asteartean bildu ziren Osasun, Kultura eta Hezkuntza Sailetako ordezkariak, eta indarrean zeuden azken mugak bertan behera uztea erabaki zuten. Asti Lekuko […]


Euskal Herriko 18 ikastolatako ikasleek Txikipedia edukiz elikatuko dute

Ikastolen Elkarteak eta Euskal Wikilarien Elkarteak, bigarren urtez martxan jarri dute Txikipedia edukiz betetzeko egitasmoa. Bertan Euskal Herri osoko 18 ikastolatako ikasleek hartuko dute parte, haien artean, Asti Lekuko DBHko 1. mailakoek. Pasa den urteko erronka 250 artikulu berri sortzea izan zen eta, kopuru hori gainditzeaz gain, euskarazko 266 sarrera […]


Era.eus, euskaldunentzat nahiz erdaldunentzat, euskaraz hezteko baliabideen portua

Era.eus, hamabi urte arteko haurren familiei zuzendutako atari digitala da, zeinak euskaraz bizitzeko eta euskal kulturan murgiltzeko uneak sortzen laguntzen dituzten baliabide ezberdinak eskaintzen dituen. 2017. urtean Nafarroako toki erakundeetako euskara zerbitzuek sortutako tresna hau, edozein herritako familia euskaldunek eta erdaldunek erabili dezakete. Adinaren arabera edo egoera eta testuinguru ezberdinetan […]


ADEYPeko Jesús Cabreroren orientazio akademikoari buruzko hitzaldia

Asteartean, urtarrilak 25, Jesús Cabrerok orientazio akademikoaren inguruko hitzaldia eman zien Asti Lekuko Batxilergoko 2. mailako familiei. Hitzaldia, aurrekoak bezala, online egin zen. ADEYPeko orientatzailea eta unibertsitateko irakaslea den profesional honek selektibitate (USE) eta unibertsitateko ikasketei buruzko aholkuak eman zizkien, parte hartu zuten gurasoei eta ikasleei.    


Mintzalagun izateko kanpaina abian jarri du berriro Euskaltzaleen Topaguneak

Parte hartzen duenak bi baldintza bete beharko ditu. Alde batetik, euskaraz komunikatzeko gutxieneko maila edukitzea. Bestetik, astean behin ordubetez mintzalagun talde batean parte hartzeko konpromisoa izatea. Zer da Mintzapraktika? Mintzalagun, Berbalagun, Mintzakide, Solaskide, Solaslagun… herrien eta euskalkien arabera izen ezberdinak hartzen dituzte Mintzapraktika programetan parte hartzen duten kideek. Zer dira […]