Daily Archives: 14th urtarrila 2022


Oporren ondoren, berriro entrenatzera!

Merezitutako oporren ondoren, zein ondo sentitzen garen Asti Lekuko lagunekin berriro entrenatzen! Euren gogo bizia ikusita, seguru gaude horixe pentsatzen ari zirela gure kirolari txikiak, entrenatzaileen aginduei jarraituz dena ematen zuten bitartean. Astea, eguraldiari dagokionez, oso ondo hasi ez bazen ere, azkenean eguzkia agertu zen eta bete-betean gozatu ahal izan […]


Gaur aisialdiko begirale ikastaroa hasi da Asti Lekun

Gaur, urtarrilaren 14an, hasi da Asti Lekun Ikastolen Elkarteko AISIOLAk antolatutako aisialdiko begirale ikastaroa. Batxilergoko ikasleei zuzenduta dago eta atal teorikoa (150 ordu) ostiral arratsaldeetan emango da ikastolan. Horren ostean, praktikak egingo dituzte (160 ordu) zenbait kanpamentutan, udalekutan… Behin bukatuta prestakuntza osoa, parte-hartzaileek Eusko Jaurlaritzako haur eta gazteen aisialdiko begirale […]


Berbaxerka, hitzak eratzeko joko berria

AEBn asmatu zuten jokoa, eta Katalunian kopiatu ondoren, orain Euskal Herrian sortu dute Berbaxerka. Mekanika erraza du jokoak: egunero zazpi letra ematen dizkizu jokoak eta ahalik eta hitz gehien osatzea da helburua. Web bidez jokatzen da, baina mugikorrerako ere ondo egokitua dago.   Probatu nahi baduzu sakatu irudiaren gainean