Daily Archives: 17th abendua 2021


Asti lekuko 4 ikaslek lortu dute atzerrian hizkuntzak ikasteko beka

Atzo, abenduak 16, Eusko Jaurlaritzak atzerrian hizkuntzak ikasteko ematen duen beka lortu duten ikasleen zerrenda argitaratu zuen, bertan Asti Lekuko lau ikasle agertzen direlarik: Izaro Gómez Villanueva, Izaro Sendín Luno, Ane Insausti López eta Irati Bombín San Martín. Izaro Sendín DBHko 3 mailan dago, Ane Insausti Batxilergoko 2.ean eta Izaro […]


Asti Lekuko BAL proiektuko orientazio akademikoko hitzaldiak

Aste honetan, Batxilergoko 1. mailako ikasleei zuzendutako orientazio akademikoko hitzaldiak egiten jarraitzen dugu ikastolan, Asti Lekuko BAL proiektuaren barruan. Zehazki, Zuzenbidea, Osasuna eta Hezkuntza izan dira egunotan landu diren arloak. Horietan, beti bezala, ikasleek lehen eskuko informazioa jaso dute esparru akademiko eta lan-esparru horiekin zerikusia duten profesional eta unibertsitateko ikasleengandik, […]


Asti Lekuko ikasleek EKINPRESTen hartu dute parte

Asti Lekuko Batxilergoko 1. mailako zenbait ikaslek esku hartu dute Portugaleteko Udalak antolatutako enpresa-sorkuntzaren inguruko EKINPREST ekintzan. Ekimen honetan Portugaleteko 7 ikastetxetako 124 ikaslek hartu dute parte, eta aipatzeko da Asti Lekukoak zorionduak izan diren euren euskarazko aurkezpenagatik.


Asti Lekuko jaiotzak 26 urte bete ditu

Aste honetan, abenduro bezala, Asti Lekuko “jaiotza batzordea” etorri da ikastolara jaiotza Lehen Hezkuntzako atondoan ipintzera. Aurtengoa 26. aldia izan da eta zoriondu behar ditugu gero eta hobeto egiten dutelako. Euren ilusioa eta eskuzabaltasuna ere eskertzekoak dira, benetan. Zorionak lan onagatik, eta eskerrik asko, 26 urtean behin ere huts egin […]


TANTAren 3. ekitaldia abian da

Abian da Ikastolen Elkarteko eta ikastolen aldeko jaien ordezkariek antolatutako TANTA elkartasun txartelen hirugarren ekitaldia. “Euskal Herriko berezko hezkuntza proiektuaren aldeko elkartasun adierazpena da TANTA, herritarrek ikastolen proiektuaren alde ekarpena eginez egikarituko dena”. Halaxe azaldu dute Ikastolen Elkarteko eta lurralde bakoitzeko ikastolen aldeko jaietako ordezkariek. Gehiago irakurtzeko sakatu irudiaren gainean


Ikasteko tekniken ikastaroa Gazte Gelan

Portugaleteko Gazte Gelak ikasteko tekniken ikastaroa antolatu du urtarrilerako. 10 orduko prestakuntza hau herriko DBHko 3. eta 4. kurtsoko ikasleei zuzendua dago eta euskaraz izango da. Ikastaroa Gazte Gelan egingo da 2022ko urtarrilaren 17, 18, 19, 20 eta 21ean 18:30etatik 20:30etara. Inskripzioa doakoa bada ere, 10 euroko fidantza utzi behar […]